Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2006/12/11
Seleccione su idioma:

Erabilera Baldintzak

Web Orria erabiltzeko baldintzak eta horien onarpena

Ondoren zehazten diren baldintzek arautzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Web Orriaren erabilera, eta horiek Foru Aldundiak berak jartzen ditu herritarren eta enpresen esku.

Web Orriaren bitartez, herri administrazioek eta hirugarrengoek Erabiltzaileen esku jartzen dituzten hainbat zerbitzu eta edukietara sartzeko eta erabiltzeko modua errazten da. Ildo horretatik, Foru Aldundiak Erabiltzaileen esku jartzen du komunikatzeko bide bat herri administrazioekin elkar eraginean aritzeko aukera ematen diena, eta halaber transakzioak egiteko Web Orriaren bitartez.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ahalmena du, edozein unetan eta aurrez abisatu gabe, Web Orriaren aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko, eta halaber eskainitako zerbitzuak eta haiek erabiltzeko baldintzak.

Web Orrira sartzeak eta erabiltzeak esan nahi du Erabilera Baldintza hauek espresuki eta batere eragozpenik gabe onartzen direla, eta kasu guztietan bai sartzerakoan eta bai erabiltzerakoan. Horrela ez bada, erabiltzaileak uko egingo dio bertan sartzeari eta erabiltzeari.

Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak

Web Orria eta beraren zerbitzuak, oro har, sarrera librekoak dira eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea edo erabiltzailea erregistratzea. Hala ere, segurtasun eta pribatutasun arrazoiengatik hainbat zerbitzu eta gunetara sartzeko dagokion identifikazioa ezinbestekoa da, eta horretarako aurrez erregistratu beharra dago. Ildo beretik, hainbat arlo eta zerbitzuez baliatzeko baliteke baldintza bereziak behar izatea, direlako zerbitzu horien xehetasun informazioan azaltzen direnak.

Web Orria eta zerbitzuak zuzen erabiltzea

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Web Orriaren eta haren bidez baliatu daitezkeen zerbitzuak legez kontrakotzat edo ez zilegitzat jo daitekeen jarduerarik egin gabe erabiltzeko, eta halaber Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskubideak urratu gabe, herri administrazio edo hirugarrengoen, eta Erabilera Baldintza hauen edo indarreko legeriaren edo onarturiko erabileren aurka jo gabe. Batez ere, informazio gisa, erabiltzaileak uko egiten dio honako jarduera hauek egiteari:

  • Herri administrazioen edo hirugarrengoen agiri elektronikoak edo datuak suntsitu, eraldatu, baliogabetu edo era batera zein bestera hondatzea.
  • Beste erabiltzaile batzuen edo herri administrazioen sarrera Web Orrira edo haren zerbitzuetara oztopatzea, eskura izandako bitarteko informatikoak masiboki erabiltzeagatik, bai eta sistema horietan arazoak edo akatsak sor ditzaketen jarduketak egitea.
  • Posta elektroniko bidez mezuak edo SMSak oso kopuru handian bidaltzea edo merkataritza edo publizitate asmoz bidaltzea hartzailearen oniritzirik izan gabe.
  • Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko mezuak aldatzen edo kopiatzen, irakurtzen edo ezabatzen edo bidean atzematen saiatzea.
  • Sistema Udaleko sistema informatikoko gune murriztuetara sartzen ahalegintzeko erabiltzea, edo herri administrazio edo hirugarrengoetara, edo informazioa lortzeko.
  • Erabiltzaile baten abantailak handitzen saiatzea sisteman.
  • Edozein bitarteko erabiliz zeinahi eraldaketa sor dezaketen programak sartzea Foru Aldundien edo herri administrazioen edo hirugarrengoen sistema informatikoetan.
  • Beste erabiltzaile bat edo herri administrazioak edo hirugarrengoak iruzurrez ordeztea.
  • Web Orriaren bitartez legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako ekintzak sustatzea edo bultzatzea.
  • Web Orriaren bitartez arraza, sexu, ideologia, erlijioa edo sinesteak direla eta, ideia edo jarduketa diskriminatzaileak sustatu edo bultzatzea.
  • Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako diren zerbitzuak edo produktuak sartzea onartzea, eskura jartzea edo sistemara biltzea.
  • Foru Aldundien edo herri administrazioen edo hirugarrengoen industria edo jabetza intelektualari dagozkion eskubideak urratzea.
  • Hirugarrengoen informazio konfidentzialtasun eskubidea urratzea.
  • Konstituzioan, Nazioarteko Tratatuetan eta gainerako legerian onartutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzea.
Edukien industria eta jabetza intelektuala
  • Software guztiaren eta Web Orriaren eduki guztien jabe Gipuzkoako Foru Aldundia da edo zerbitzu hornitzaileak dira ustiapena Foru Aldundiari utzia diotenak.
  • Web Orrian agertzen diren Foru Aldundiko markak, errotuluak eta logotipoak bereak dira edo haiek erabiltzeko baimena emana du.
  • Web Orrian eskura dagoen softwarea eta edukiak erabiltzaileen eskura jartzeak ez du esan nahi titulartasuna edo ustiapena erabiltzaileari utzi zaionik, eta hark aldi berean konpromisoa hartzen du haiek legea, morala eta ordena publikoa aintzat hartuz erabiltzeko.
  • Erabat debekatua dago Web Orriaren edukiak zeinahi erara erabiltzea, hots, erreprodukzioa, kopia, salmenta, banaketa, hedatzea, argitaratzea, erakustea, komunikazio publikoa, edukien eraldaketa, horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimena edo jabetza intelektual edo industriala izan gabe.
  • Erabiltzaileak hitza ematen du Web Orrian sartuta dauden identifikazio datuak ez dituela kenduko edo manipulatuko eta ?copyright?a ere ez.
Hipertestuaren lotura edo esteka politika

Web Orriak izan ditzake loturak beste atari edo Web gune batzuekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du inolako kontrolik egingo direlako atari edo Web guneen gain, eta ez da haien edukien arduradun ere. Web Orriak bere baitan hartzen dituen loturak edo estekak informazio gisa bakarrik eskaintzen ditu. Beraz, Foru Aldundiak ez du erantzukizunik haien gainean eta lotutako edukiez ez du bermerik eskaintzen, haien eskuragarritasunaz edo egokitasunaz.

Bermerik eta erantzukizunik ez

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez ditu bere gain hartuko Web Orriaren funtzionamendu txarragatik sor daitezkeen kalteak, hutsak edo datu arteko desadostasunen ondorioak, ez eta Web Orria edo beraren zerbitzuak eskura ez egoteagatik sor litezkeen kalte zuzen edo zeharkakoak.

Gipuzkoako Foru Aldundia arduratuko da:

  • Web Orriaren eta zerbitzuen pribatutasuna eta ziurtasuna zaintzeaz Eskura dauden edukien egiatasunaz
  • Sistema informatikoan eta agiri elektroniko eta fitxategietan birus edo bestelako zer kaltegarririk egon ez dadin.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak ez ditu bere gain hartuko interferentzia, ez-egite, eten, birus informatiko, telefono-matxura edo sistema elektronikoan gerta daitezkeen deskonexioetatik etor daitekeen kalte edo galerarik, ez eta Web Orria eta edukiak erabiltzaileek desegoki erabiltzetik etor daitekeenik ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du bere gain hartzen Web Orriaren bitartez hirugarrengo enpresek erabiltzaileei eskain diezaieketen produktu edo zerbitzuen egokitasuna bermatzea.

Era berean Foru Aldundiak ez du bere gain hartzen hirugarrengo horiek indarreko arautegia betetzen duten edo ez kontrolatze lana, ez eta kanpoko iturri horiek egindako akats edo hutsetatik Web Orrian emandako informaziotik erabiltzailearentzat sor litekeen kalte edo galeraren ondoriorik.

 

Informazioa trukatzea edo zabaltzea

Gipuzkoako Foru Aldundiak uko egiten dio Web Orriaren bidez erabiltzaileek elkarri truka diezaioketen informaziotik etor litekeen erantzukizunari. Web Orriaren bitartez zabaldu litezkeen adierazpideen erantzukizuna egiten duenari dagokio.

Argitalpen ofizialak

Interneten bidez eskainitako administrazio-informazioak ez ditu ordezten lege, xedapen ofizial eta aldizkari ofizialetan formalki argitaratu beharrekoak diren administrazio-egintzak, eta haien egiatasun eta edukiaren fede argitaraturik bakarrik ematen da.

Web Orri honetan eskura dagoen informazioa gida gisa baino ez da ulertu behar, eta legezko baliorik ez du. Desadostasunik balego ofizial jotako informazioaren eta Web Orrian agertutakoaren artean, ofiziala da legez balio duen bakarra.

Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa

Erabilera Baldintza hauek herri administrazioek eskainitako zerbitzuen aplikazio esparruan indarrean den estatuko arautegi eta autonomikoan ezarritakoaren arabera interpretatuko dira.

Erabilera Baldintza hauei buruzko interpretazio, eduki edo egikaritze kontuan Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta erabiltzailearen artean desadostasun edo ez-betetze edo desakordioren bat gertatzen bada, Foru Aldundiak bezala erabiltzaileak onartzen dute kasu bakoitzean dagokion Epaitegi edo Auzitegitara jotzea.


| © 2007 IZFE S.A. | Telefonoa:943 11 28 12, Faxa:943 32 10 23